Irailarekin bukatuko da Uztarriaren tonbolako sariak jasotzeko epea

Uztarria.eus 2015ko ira. 29a, 18:30

Bihar, hilak 30, izango dute azken aukera zozketan saritutako txartelen jabeek; hilaren 15etik, ordezko zenbakiak dira baliodunak. Eroski Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasa (5.257 zenbakia) da banatzeko gelditzen den sari bakarra.

Bihar, asteazkena, bukatuko da iraila, eta hilabetearekin batera amaituko da Uztarriaren saninazioetako tonbolan zozketatutako sariak jasotzeko epea.

Tonbola ixtearekin batera egin zuen Uztarriak lau sari nagusien zozketa. Saritutako txartelak aurkezteko epea, berriz, irailaren 1ean ireki zen. Hilaren 1etik 15era, lehen lau zenbaki sarituen jabeek izan zuten horretarako aukera; tarte horretan bi sari banatu zituen Uztarriak, netbook-a eta Halcon Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasa.

Irailaren 15etik bihar arte (hilak 30), berriz, ordezko zenbakien jabeen txanda dago irekita. Odriozola Ardoak-ek emandako otarrearen ordezko zenbakiaren jabea (3.284) agertu da. Baina egun baten faltan, laugarren eta azken saria banatzeko dago: Eroski Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasa (5.257 zenbakia) da banatzeko gelditzen den sari bakarra.