Santurtzik irabazi du V. Azpeitia Hiria Xake Saria

Uztarria.eus 2015ko ira. 29a, 11:57

V. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatu zen zapatuan, udaletxe azpiko arkupeetan. 16:00etan hasi zen lehia, eta hamar taldek hartu zuten parte. Taldekako txapelketa izan zen eta Santurtzi xake elkarteak nagusitu zen. Bigarren postuan sailkatu zen Donostiako Easo taldea eta Zornotza izan zen hirugarrena. Azpeitiarrek sailkapeneko zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren postuak eskuratu zituzten.

Talde bakoitzeko lau kidek hartu zuten parte sariketan, eta parte-hartzaile bakoitzak bost minutu izan zituen partida bakoitza jokatzeko. Gipuzkoako federakuntzako presidentak, Alejndro Cantabranak, banatu zituen sariak.

Hemen, sariketako sailkapena:

1-Santurtzi

2-Easo (Donostia)

3-Zornotza

4-Anaitasuna Kakute (Azkoitia)

5-Keta (Getaria)

6-Beraun Bera (Orereta)

7-Azpeitia A

8-Azpeitia B

9-Azpeitia C

10-Santikutz (Legazpi)