Ikastolaren sorreraren 50. urteurreneko ospakizunak ostiralean aurkeztuko dituzte

Uztarria.eus 2015ko ira. 24a, 18:58
Aurkezpen ekitaldirako prestatu duten kartela da hau.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolak 2015-2016 ikasturte osorako egitaraua antolatu dute. Bihartik hasita ekaina bitartean, hilero izango dute festa giroko hitzorduren bat Aurkezpen ekitaldia Sanagustin kulturgunean egingo dute, 19:00etan.

1965ean sortu zuten Urola bailaran aurreneko ikastola, Azpeitikoa. 50 urte bete dira aurten sorrera hartatik, eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolak 2015-2016 ikasturte osoa hartu dute ospakizunetarako.

Bihar, ostirala, aurkeztuko dute prestatu duten egitarau zabala, aurkezpen ekitaldi horrekin abiatuko dena; Sanagustin kulturgunean egingo dute, 19:00etan. Bihartik hasita ekaina bitartean, hilero izango dute festa giroko hitzorduren bat. Jon Artano aurkezle lanetan dela, ospakizunen egitarauaren berri emateaz gain, ikastolaren kantu berria ere aurkeztuko dute Sanagustinen.