Gutxieneko pentsio duinen alde, elkarretaratzea

Uztarria.eus 2015ko ira. 22a, 13:16

Duintasuna Gipuzkoako pentsiodunen elkarteak deituta elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek gaur, asteartea, plazan. "Gutxieneko pentsio duina" aldarrikatzeko elkartu dira: Eusko Jaurlaritzak bermatutako gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatu dute. 10:30ean hasi dute elkarretaratzea udaletxe azpiko arkupeetan, eta Habanera abestuz bukatu dute kontzentrazioa.