Asier Cuevas: "Egia bihurtutako amets bat da munduko txapeldunordea izatea"

Urola Kostako Hitza 2015ko ira. 15a, 13:11
Cuevas, ostiralean, helmugara iristean. (Gerhard Kotman)

Asier Cuevas (Eibar, 1973) Azpeitian bizi den korrikalaria bigarrena izan da asteburuan jokatu duten 100 kilometroko munduko txapelketan. Suediako Jonas Buud izan da lehen sailkatua, 06:22:44 denbora behar izan du 100 kilometroak egiteko. Cuevasek 06:35:49 denboran bukatu du ibilbidea, eta Giorgo Calcaterra izan da hirugarren sailkatua, 06:36:49 denborarekin. Larunbatean jokatu zuten lasterketa, Herbeheretako Winschoten udalerrian, eta astelehenerako lanean zen Cuevas, betiko bizimodura bueltan. Urola Kostako Hitza-k berarekin hitz egin du.

Zer moduz sentitzen zara emaitzarekin?

Harro nago lortu dudanarekin. Munduko txapelduordea izatea gauza handia da, ez da lasterketa bat irabaztearen parekoa. Gipuzkoan ez dago postu hori lortu duen korrikalaririk, lehena ni izan naiz, horrek ere poza ematen dit.

100 kilometro egin zenituen, sei ordu baino gehiago korrikan. Nola joan zen lasterketa?

Nahiko lasai hartu nuen lasterketa hasieran; besteetan baino lasaiago, behintzat. Lasterketa eta aurkarien lana aztertu nituen, eta denborarekin ikusi nuen aurreko postuetan sartu eta ondo mantentzen nuela erritmoa. Egia esan, pixka bat harritu egin nintzen hasieran. Hala ere, denboren mediak beste urteetan bezalakoak izan ziren.

Zein zen zure helburua lasterketa hasi aurretik?

Edozer gerta daiteke, eta hori badakigu guk. Hala ere, nire helburua lehen hamarren artean sartzea zen. Entrenamenduen plangintzaren amaierako fasea ez zen joan nahi bezala, eta hamarren langa hori jarri nion nire buruari.

Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.