Saritutako zenbakien jabeak irailaren 1etik 15era pasatu daitezke Uztarriaren egoitzatik, sarien bila. Ordezko zenbakiak ere aterata daude; irailaren 16etik 30era izango dute balioa, baldin eta hasierakoak agertzen ez badira.
Gaurtik hilaren 15era bitartean izango dute Uztarriaren tonbolako zenbaki sarituen jabeek sariak jasotzeko aukera. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).
Hona hemen, saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:
Otarrea, Odriozola Ardoak-en eskutik:
Zenbaki sariduna: 1.235
Ordezko zenbakia: 3.284
Netbook ordenagailu eramangarria, Ukabiren eskutik:
Zenbaki sariduna: 5.426
Ordezko zenbakia: 8.992
Asteburu pasa, Eroski Bidaiak-en eskutik:
Zenbaki sariduna: 7.159
Ordezko zenbakia: 5.257
Asteburu pasa, Halcon Bidaiak-en eskutik:
Zenbaki sariduna: 2.135
Ordezko zenbakia: 5.195
Gainontzeko sariak jasotzeko aukera
Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.