Saninazioak 2015

Desenkajonamendua eta Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua izango dira gaur

Uztarria.eus 2015ko uzt. 28a, 12:58

18:30ean izango da desenkajonamendua zezen plazan. Udal Musika Bandaren pasodoble kontzertua, aldiz, Plaza Txikian izango da, 21:15ean hasita. 

Festa giroa nabari da herrian dagoeneko eta festetarako egitarauak aurrera jarraitzen du. Izan ere, gaur desentajonamendua eta Udal Musika Bandaren kontzertua izango dira. Desenjakonamendua 18:30ean hasiko da zezen plazan eta bertan, saninazioetako zezenketetan toreatuko dituzten zezenak ikusi ahal izango dira. Udal Musika Bandaren urteroko pasodoble kontzertua ere gaur izango da 21:15ean, Plaza Txikian.