Saninazioak 2015

Gauez autobus zerbitzu bereziak izango dira saninazioetan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 28a, 12:32

Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean autobus zerbitzu bereziak egongo dira. Azpeitia eta Azkoitia arteko zerbitzua nahiz Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz linea indartuko dituzte. 

Saninazioak direla eta, gaueko autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean. Azpeitia-Azkoitia autobus linea nahiz Zarautzera bitartekoa indartuko dituzte.

Azpeititik Azkoitira doazen autobusak ordu hauetan irtengo dira anbulatorio aurretik: 00:10ean, 01:40an, 02:40an, 03:40an, 04:40an, 05:40an eta 06:40an. Azpeititik Zestoara ere autobus gehiago jarriko dituzte eta horiek 00:30ean, 01:10etan, 02:30ean, 03:10etan, 04:30ean, 05:10etan eta 06:10etan irtengo dira anbulatorio aurretik. Kostaldeko linea ere indartuko dute eta Zumaiara, Getariara ere Zarautzera autobusak egongo dira. Azpeititik 02:30ean, 04:30ean eta 06:10etan irtengo dira kostaldera doazen autobusak.