Saninazioak 2015

Saninazioetako programa ikusgai da jada

Uztarria.eus 2015ko uzt. 22a, 12:34

Saninazioak gerturatzen ari dira, eta dagoeneko banatu dute etxez etxe festetako programa. Egitasmo ugari izango da bai santioetan eta bai saninazioetan.

Ostiralean, Santio bezperan, Preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna izango da eta ekitaldia egingo dute 19:00etan, plazan. Zapatuan, berriz, Baserritarren Eguna izango da, eta egun osoan festa giroa izango da nagusi herrian. Hilaren 26an, Umeen Eguna izango da, eta ekitaldi andana prestatu dute egun horretarako.

Astelehenetik asteazkenera deskantsua hartu ostean, ostegunean hasiko dira saninazioak, txupinazoarekin, eta abuztuaren 2a bitartean ez da aspertzeko betarik izango Azpeitian.