Saninazioak 2015

Salgai daude saninazioetako zezenketetarako sarrerak

Uztarria.eus 2015ko uzt. 21a, 11:12

Udaltzaingoaren ondoan, Plaza Txikian, dago sarrerak eskuratzeko takila. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta larunbatetan 11:00tatik 13:00tara. Internet bidez ere eskuratu daitezke, www.torosdeazpeitia.com webgunean. Zezen plazako leihatiletan egunean eguneko sarrerak soilik egongo dira salgai. 

Salgai daude dagoeneko saninazioetako zezenketetarako sarrerak. Takila udaltzaingoaren ondoko bulegoan, Plaza Txikian, jarri dute, eta bertan eskuratu daitezke sarrerak. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta festa bezperetan eta larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara. Zezenketa egunetan 11:00etatik 13:00etara irekiko dute takila eta zezen-plaza bertan ere eskuratu ahal izango dira, 16:00etatik aurrera. Zezen-plazako leihatiletan egunean eguneko zezenketetarako sarrerak soilik egongo dira salgai. Internet bidez ere erosi daitezke sarrerak www.torosdeazpeitia.com webgunean.

Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an izango dira aurten zezenketak. Uztailaren 31n Celestino Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia) ganadutegiko zezenekin arituko dira Paulita, Sergio Serrano eta Perez Mota toreatzaileak. Abuztuaren 1eko zezenketan, berriz, Juan Bautista, Manuel Escribano eta Arturo Macias toreatzaileak arituko dira eta Ana Romero (Cadiz, Andaluzia, Espainia) ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte. Abuztuaren 2an, Javier Castaño, Juan del Alamo eta Lopez Simon toreatzaileak Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegiko zezenekin arituko dira. Azken zezenketa hau, Canal Plus kateak telebistaz emango du.