Saninazioak 2015

Gaur da Umeen Egunerako izena emateko azken eguna

Uztarria.eus 2015ko uzt. 15a, 15:44

Gaur, asteazkena, da saninazioetako Ume Egunerako izena emateko azken eguna. Goizean plazako arkupeetan izan dira Marea Arroxako kideak izenak biltzen eta arratsaldean ere bertan izango dira, 17:00etatik 20:00etara. 

2005etik 2011ra bitartean jaiotako haurrek eman beharko dute izena. Bete beharreko fitxak izena emateko mahaitxoan bertan egongo dira, baina argazki bat ekartzea eskatzen dute antolatzaileek. Bestalde, ume bakoitzak 4 euro ordaindu beharko ditu, kamixeta eta bazkariaren gastuak ordaintzeko.