Saninazioak 2015

Saninazioetarako mazolariak behar ditu Udalak

Uztarria.eus 2015ko uzt. 8a, 20:52

Udal korporazioarekin elizkizunetan ateratzen den taldean parte hartu nahi dutenek Kultura sailera deitu behar dute. 18 urtetik gorakoa izatea da baldintza bakarra.

Udal korporazioarekin elizkizunetan ateratzen den mazolari edo mazero taldea osatzeko jendea behar du Azpeitiko Udalak datozen San Inazio festetarako. Mazolari moduan parte hartu nahi dutenek bete beharreko baldintza bakarra 18 urtetik gorakoa izatea da. Interesa duten herritarrek Udaleko Kultura sailera deitu behar dute (943157068), astegunetan 09:00etatik 14:00etara.