Txillidaren Loiolako eskultura lurrera bota izana salatu du Udalak

Uztarria.eus 2015ko eka. 29a, 15:00

Eduardo Txillidak San Inazioren omenez egindako eskultura lurrera botata agertu zen joan den ostegun gauean. Gertakaria salatu du Azpeitiko Udalak, eta herritarrei gogorarazi die herriko ondarea ondo zaintzea "ezinbestekoa" dela: "Guztiona da eta denok zaindu behar dugu ondarea ondo. Hori transmititzen saiatzen jarraituko dugu". Bestalde, jakinarazi dute udaltzaingoa ekintza ikertzen ari dela eta herritarrei, zerbait jakinez gero, 943 15 13 13 telefono zenbakira deitzeko eskatu die Udalak.