Hasi dira Loiolako turismo bulego berria muntatzen

Uztarria.eus 2015ko eka. 29a, 14:49

Gaur, astelehena, hasi dira Loiolako turismo bulego berria muntatzen. Loiolako Santutegiaren aurreko zelaian jarriko dute eta lanak uztailaren bukaerarako amaitzea aurreikusten du Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziak. Bulego berriak egungoa ordezkatuko du, eta zerbitzuan ere aldaketak izango dira behin martxan jarritakoan. Izan ere, urte osoan izango da zabalik aurrefabrikatutako eraikina. (Argazkia: Urola Turismo)