Orkatzen 22. urteurren gazi-gozoa

Uztarria.eus 2015ko eka. 29a, 13:54

Gazia bezain gozoa izan da Orkatz Kultur Elkartearen 22. urteurrena.Garratza Auzitegi Gorenak 35/02 sumarioaren edo Herriko tabernen auzia bezala ezagutzen denaren aurkako epaia berretsi ostean, Orkatz ixteko agindupean dagoelako, eta gozoa ostegunetik igandera bitartean izan diren ekitaldietan jende ugarik hartu duelako parte eta arrakastatsuak izan direlako.

Ostegunean poesia-musikatu emanaldia izan zen Orkatzen. Ostiralean, berriz, punta-puntako bertso saioa. Zapatuan, pala txapelketa, batzarra, bazkaria eta kontzertuak izan ziren eta atzo, igandea, erromeria. Jende ugarik hartu du parte ekintzotan, eta Orkatz ez ixteko aldarria presente izan da ekitaldi guztietan.

Ixteko mehatxupean dauden 103 herriko tabernetan txandaka gauak pasatzen hasiko dira gaurtik aurrera. Gaur eta bihar, Orkatzen txanda izango da.

Ondorengoa da egitarau osoa:

Ekainak 29:

20:00etan agerraldi jendetsua eta Herri-harresiaren irudikapena Orkatzen.
20:15ean tertulia desobedientea Txerra Bolinagarekin eta Aratz Estonbarekin (ELEAKeko kideak).
21:00etan afaria Orkatzen.
22:00etan sexu askapenari buruzko XXY filma.
22:30ean mural margoketa.
Lotan geratuko dira Orkatzen.

Ekainak 30:
9:00etan esnatu.
9:30ean gosaria.
10:00etan asanblada eta lan-banaketa. Ondoren, ekimen desberdinak egingo dira herrian zehar. 
13:30ean bazkaria.
15:00etan kantautorea.
17:00etan Orkatz inoiz baino biziago, asanblada.
19:00etan martxa laranja herriko kaleetan zehar. 
20:00etan afaria. 
21:30ean Ez aurkeztua taldearen kontzertua.

Hemen, urteurreneko ekitaldietako argazkiak.