Igerileku berezia, ibaian

Uztarria.eus 2015ko eka. 25a, 19:30

Iritsi da uda gurera, eta baita eguraldi ona ere. Estaligabeko igerilekua zabalik da, baina hainbat gaztetxok nahiago izan du Urolako uretan bainua hartzea. Gaur, osteguna, Mikel Odriozolak ateratako argazkian ikus daitekeenez, igerileku berezia egin dute ibaian.