Abuztuan Azpeitian jokatuko den Europako Sega Txapelketa aurkeztuko dute gaur, Donostian

Uztarria.eus 2015ko eka. 25a, 14:00

Europako Sega Txapelketa jokatuko dute Loiolan, abuztuaren 28an, 29an eta 30ean, eta gaur, osteguna, aurkeztuko dute txapelketa, Donostiako San Telmo museoan. Besteak beste, bertan izango da Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea. Txapelketaren harira, bideo bat grabatu dute antolatzaileek, eta Mikel Aranburu futbolari ohia eta Asier Illarramendi futbolaria ageri dira bertan. Abuztuan jokatuko den sega txapelketan Suitza, Austria, Alemania, Eslovenia eta Hego Tyroleko kirolariak izango dira Azpeitian, Euskal Herriko segalariekin batera.