Musika eskolako ikasleek agurtu dute ikasturtea

Uztarria.eus 2015ko eka. 18a, 12:36

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eta irakasleek atzo, asteazkena, agurtu zuten ikasturtea, Soreasu antzokian egindako jaialdiarekin. Herritar ugari bertaratu zen musika eta antzerkia uztartu zituen Izar-Uhinak FM emanaldira. Izan ere, irratsaioa irudikatu zuten oholtzan protagonistek. Soreasura sartu aurretik batukada egin zuten musika eskolako kideek Perez Arregi plazatxoan.