Fatiha Hajji Babaren margolanak Sanagustinen

Uztarria.eus 2015ko eka. 3a, 19:38

Azkoitian bizi den Fatiha Hajji Baba marokoarraren pintura erakusketa ikus daiteke egunotan Sanagustin kulturgunean. Olio teknika erabilita, gai politikoak eta sozialak lantzen ditu batez ere Hajji Babak, naturan oinarritutakoekin tartekatuz. Azpeitian jarri duen erakusketan hemeretzi koadro jarri ditu. Ekainaren 16a arte ikus daitezke kulturgunean.