Topaketak, aniztasunaren isla

Uztarria.eus 2015ko mai. 29a, 12:39

Atzo, osteguna, izan zen Aniztasun Topaketen baitako bigarren eguna. Lehenik, 18:00etan, Nepalgo ipuin kontaketa saioa egin zuten Iturri Txiki ludotekan. Ondoren, berriz, munduko hainbat jaki dastatzeko aukera izan zen Sanagustinpean, eta jendetza bertaratu zen. Nahikoa jan eta edan ostean, afrikako doinuek eta dantzek hartu zuten Plaza Txikia, Nimba musika taldeak emanaldia eskaini zuen eta. Elkar-ekin taldean antolatu ditu topaketak.