Gorka Azkunek saria jaso du IkerGazte 2015 kongresuan

Uztarria.eus 2015ko mai. 18a, 16:09

IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresua egin zen Durangoko Landakon, maiatzaren 13an, 14an eta 15ean. Kongresuaren bukaera ekitaldian jakintza alor bakoitzeko Ikergazte onenaren sariak banatu zituzten, eta Gorka Azkunek Ingeniaritza eta arkitektura arlokoa jaso zuen, Ezagutzan oinarritutako giza-jardueren eredu dinamiko eta pertsonalizatuak ikasten lanari esker. Horrenbestez, 300 euroko saria eta bakoitzaren lana aldizkari espezializatu batean kaleratzea eta aldizkariko harpidetza eskuratu zituen Azkunek.