Josu Aranburu omendu du Lagun Onakek

Uztarria.eus 2015ko mai. 11a, 12:25

Lagun Onak futbol taldeak Josu Aranburu Hirugarren Mailako taldeko jokalaria omendu zuen zapatuan, Oiartzun taldearen aurkako neurketa hasi baino lehen. Hamabost urte futbolean aritu ostean, uztea erabaki du azpeitiarrak. Hamaika urtez aritu da Lagun Onakeko lehen taldearekin Hirugarren Mailan, eta 300 partida jokatu ditu. Gainera, Sansen egin zituen bi denboraldi, eta beste bat Beasainen, utzita. Lagun Onakek, Hirugarren mailako taldeak zein bere lagunek hainbat oroigarri-eta eman zizkioten Aranbururi, partida hasi aurretik egindako omenaldian.

Gainera, Lagun Onakek 1 eta 0 irabazi zuen Oiartzunen kontrako partida. Denboraldia bukatzeko partida baten faltan (Santurtziren kontra jokatuko du etxetik kanpo datorren astean) 15. postuan da Azpeitiko taldea.

Hemen, zapatuko omenaldiko argazki batzuk: