Dolua familian lantzeko tailerra emango dute maiatzean

Uztarria.eus | Gizartea
2015ko api. 30a, 18:25

Bizitzen jakitea, heriotzarekin bizitzen ikastea da izenburupean, Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute eta hiru saiotan egingo dute, hilaren 12an, 19an eta 26an. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 7a baino lehen eman behar dute izena.

Familian, eta bereziki seme-alabekin, dolua nola landu. Horren inguruko lanketa egiteko helburuarekin antolatu dute Udaleko Gizarte Zerbitzuek Bizitzen jakitea, heriotzarekin bizitzen ikastea da tailerra. Guraso tailerren baitan antolatu badute ere, nahi duten herritar guztiek izango dute tailer horretan parte hartzeko aukera.

Heriotzari eta doluari buruz taburik gabe hitz egiten hastea, doluaren inguruko informazioa jasotzea, bakoitzak doluaren inguruan ditugun ezinak eta minak lantzea eta seme-alabekin heriotza nola landu hausnartzea dira tailerraren helburu nagusiak. Hiru saiotan egingo dute, maiatzaren 12an, 19an eta 26an. Parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 7a baino lehen eman behar dute izena Gizarte Zerbitzuen sailean, edo 943157192 telefonora deituta.

Izen-emateak 10 euro balio du. Ordaindu ezin dutenek, beka sistema eskatu ahal izango dute.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu