Asteburu luzea Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus 2015ko api. 29a, 20:13

Maiatzaren 1eko jaiegunarekin hiru egunez, ostiraletik igandera, eskainiko dute lurrunezko trenean Lasaora joan-etorria egiteko aukera.

Maiatzaren 1eko jaiegunarekin, ohi baino luzeago dator asteburua. Burdinbidearen Euskal Museoan ere ohi baino zabalagoa izango da, horrenbestez, lurrunezko trenaren irteeren eskaintza. Zapatuan eta igandean ez ezik, ostiralean ere izango dute museoko bisitariek Lasaora joan-etorria egiteko modua.

Ostiralerako, maiatzak 1, igandeetako ordutegia jarri dute; trenak irteera bakarra egingo du, beraz, 12:30ean. Zapatuan 12:30ean eta 18:00etan irtengo da lurrunezko trena museotik; eta igandean, esan bezala, 12:30ean.

Trenean ibiltzeaz gain museoaren erakusketa ikusi nahi dutenek, ostiralean eta igandean 10:30etik 14:00etara egin dezakete; eta zapatuan, goizez ez ezik arratsaldez ere bai, 16:00etatik 19:30era.