Oriora eta Aginagara urteroko egun-pasa egingo dute jubilatuek maiatzaren 21ean

Uztarria.eus 2015ko api. 28a, 19:58

Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako erretiratuek elkarrekin egingo dute txangoa. Baigera elkarteak datorren astelehenean, maiatzak 4, zabalduko du izena emateko epea.

Maiatzaren 21ean egingo dute aurten bailarako jubilatuek Oriora eta Aginagara urtero egin ohi duten txangoa. Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako erretiratuek elkarrekin egingo duten egun-pasarako egitarau hau prestatu dute:

  • 10:30ean irteera (azpeitiarrek), San Martin egoitzaren aurretik.
  • 12:00etan meza, Orion.
  • Meza ondoren, kantuan kalejiran ibiliko dira Orion.
  • 14:30ean, bazkaria Aginagako Errasti sagardotegian.
  • Bazkal ostean, musika talde batek girotutako erromeria.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak datorren astelehenean, maiatzak 4, zabalduko du egun-pasa horretarako izen-ematea. Egun horretatik aurrera, Baigeraren bazkideak astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era joan daitezke elkartearen bulegora, apuntatzera.