Bi lasterketa irabazi ditu asteburuan Oier Ibarguren txirrindulariak

Urola Kostako Hitza 2015ko api. 28a, 12:44
Bigarren lerroan, eskuinetik hasi eta hirugarrena da Ibarguren -entrentzailea barne-. (Lagun Onak Txirrindulari elkartea)
Bergaran eta Zarautzen eskuratu ditu denboraldiko lehen garaipenak.

Oier Ibarguren Lagun Onak Txirrindulari elkarteko kideak bi lasterketa irabazi ditu asteburuan, Bergaran eta Zarautzen. Larunbatean, Bergarako proban, lehena izan zen esprintean, ia aurkaririk gabe. Bestalde, igandean Zarautzen jokatutako lasterketa berarentzat onena ez bazen ere, ihesaldian sartu zen, eta asko sufritu ostean, esprinera iristi zen. Ibarguren gazteen mailan lehiatzen da, eta bigarren urtea du aurtengoa. Oraien artean, podiuma zapaltzen ibili bada ere, denboraldi honetako lehen bi garaipenak dira asteburuan lortutakoak.