Iñigo Ibañezek irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Uztarria.eus 2015ko api. 27a, 12:38

Iñigo Ibañez Erniarraitz Bertsozale Elkarteko azpeitiar bertsolariak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Atzo, igandea, jokatu zen finala Irungo Amaia antzokian, eta azpeitiarra nagusitu zen.

Hiru azpeitiar aritu ziren kantuan finalean: Jon Ander Iriondo, Oier Etxeberria eta Iñigo Ibañez, eta horiez gain Andoni Mujika (Hernani), Ane Zuazbizkar (Arrasate), Asier Ibarguren (Donostia), Beñat Mujika (Donostia) eta Paul Iruretagoiena (Ataun) ere oholtzan izan ziren. Guztira, 28 bertsolarik hartu dute parte Eskolarteko Txapelketan, eta lau bertso-afaritan egindako saioetatik onenak sailkatu ziren finalera.