Maiatzaren 2an irekiko da aurtengo Antzerki Topaketen kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea

Uztarria.eus 2015ko api. 24a, 19:30
XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa iragartzen duen irudia da hau.

Datorren hilaren 30a arte luzatuko da aipatutako epea. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo dute ekainean, eta uztailean erabakiko dute irabazlea zein den. Aukeratutako kartela izango da udazkenean egingo diren Topaketen irudia, eta egileak 900 euroko saria jasoko du..

Azpeitiko Udalak prest dauka XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa. Udazkenean egingo diren euskarazko antzerki jardunaldien irudia aukeratzeko urtero egiten du lehiaketa Udalak eta, aurten, lehiaketan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 2tik 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte anak udaletxean.

Ondoren, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat egingo dute, ekainaren 6tik 18ra, eta uztailean jakinaraziko dute epaimahaiaren erabakia. 900 euroko sari bakarra banatuko du aurten ere Antzerki Topaketen kartel lehiaketak, eta kartel irabazlea izango da 2015eko edizioaren irudi nagusia.

Hauek dira lehiaketaren oinarriak. Informazio gehiago nahi duenak, berriz, Udaleko Kultura bulegora deitu dezake (943157068 telefonoa).