Ezohiko udalbatzarra egingo dute astelehenean

Uztarria.eus 2015ko api. 24a, 19:06

Goizean izango da, 09:30ean. Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa eta Urrestillarako bidegorria egiteko Udalak eta Foru Aldundiak lotu duten hitzarmena izango dira lan-zerrendaren bi puntuak.

Azpeitiko Udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du astelehenean, apirilak 27. Ordutegia ere ezohikoa izango du udalbatzarrak, bilkura goizez egingo baitute, 09:30ean.

Gai-zerrendan bi puntu besterik ez dituzte izango, hauexek:

  1. 2015eko maiatzaren 24an egingo diren udal-hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa.
  2. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, bizikleta eta oinezkonetzako Azpeitia-Urrestilla zatia (5. ibilbidea: Urola bailara 05 015F zatia) egin eta finantzatzeko.