Gutxieneko zerbitzuak eskaintzen ari dira Azpeitiko anbulatorioan

Urola Kostako Hitza eta Uztarria.eus 2015ko api. 24a, 15:06

Osakidetzan ordezkatuta dauden sindikatuek bi eguneko greba deitu dute, lau urteotan osasungintza publikoan izandako "murrizketei, lan egoeraren kaskartzeari eta zerbitzuen kalitatearen jaitsierari" buelta emateko eskatzeko.

Osakidetzan ordezkatuta dauden sindikatuek bi eguneko greba deitu dute, lau urteotan osasungintza publikoan izandako "murrizketei, lan egoeraren kaskartzeari eta zerbitzuen kalitatearen jaitsierari" buelta emateko eskatzeko. Atzo hasi zuten greba eta gaur bukatuko da. Hori dela-eta, hainbat osasun zentrotan gutxieneko zerbitzuak ari dira eskaintzen.

Azpeitiko anbulatorioan ere eragina izan du grebak. Izan ere, gutxieneko zerbitzuak ari dira eskaintzen: bi pediatra eta bi mediku ari dira kontsulta pasatzen, eta azken horietako bat etxez etxe dabil, etxetik irten ezin duten gaixoak artatzen.

Lau dira Osakidetzako langileen eskakizun nagusiak:

  1. 3.000 lanpostu berri sortzea:
  2. Langileen ordezkapenak lehen egunetik:
  3. 35 orduko lanaldia berreskuratzea:
  4. Lan garapena berreskuratzea: