Alokairurako laguntzak diru-sarreren arabera banatuko ditu aurten Udalak

Uztarria.eus | Udala
2015ko api. 24a, 12:06

Aurten, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, banatutako herritarrek, 70 urtetik gorakoek zein mugikortasun arazoak dituztenek eskatu ahal izango dituzte alokairua ordaintzeko diru-laguntzak. Udalak 150.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara, eta urriaren 15ean bukatuko da eskaerak egiteko epea.

Eneko Etxeberria alkatea eta Mikel Ibarzabal zinegotzia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Iaz hasitako bideari jarraituz, alokairua ordaintzeko diru-laguntzak emango ditu Udalak aurten ere. Udalbatzarrean hala erabakita, iazko gisan, 150.000 euro bideratuko ditu Udalak alokairua ordaintzeko laguntzetara, baina zenbait irizpide egokitu eta aldatu egin dituzte. Hala nola, banatutako pertsonek, 70 urtetik gorakoek zein mugikortasun arazoak dituztenek ere eska ditzakete laguntzak. Urriaren 15ean bukatuko da eskaerak egiteko epea, eta udaletxean egin beharko dira.

Hauek dira diru-laguntza eskatzeko betekizunak:

  • Hamar urtez edo gehiagoz Azpeitian erroldatuta egotea.
  • 18 eta 35 urte bitartean izatea.
  • Mugikortasun arazoak dituzten pertsonak izatea.
  • 70 gorako bizilagunak izatea.
  • Banatutako herritarrak izatea.
  • Gehienez, urtean, 28.000 euroko diru-sarrerak izatea, laguntza eskatzen duena pertsona bakarra bada. Eskatzaileak bi edo gehiago badira, gehienez, 35.000 euroko diru-sarrerak izatea, guztien artean.

Gainera, aurtengo laguntzen zenbatekoa diru-sarreren araberakoa izango da. Ondorengoak dira baremoak:

  • 0 euro eta 15.000 euro artean: alokairuaren %50 ordainduko zaio.
  • 15.000 euro eta 21.000 euro artean: alokairuaren %40 ordainduko zaio.
  • 21.000 euro eta 30.000 euro artea: alokairuaren %30 ordainduko zaio.
  • 30.000 euro eta 35.000 euro artean: alokairuaren %20 ordainduko zaio.

Laguntzak jasotzeko diru-sarrera muga jarri du Udalak. Eskatzailea bakarra bada, urteko sarrerek ezin dute 28.000 euro gordin baino altuagoak izan. Aldiz, bi eskatzaile edo gehiago badira, sarrerek ezin dute 35.000 euro gordin baino altuagoak izan.

Udalak ondorengoa laguntzak eskainiko ditu:

  • Alokairua ordaintzeko, gehienez, 250 euro banatuko ditu Udalak. 
  • Alde Zaharra Biziberritzeko prozesuaren baitan, gune horretan alokairuan bizitzen jartzen direnek 50 euro gehiagoko laguntza jasoko dute. Beraz, Alde Zaharrean etxea alokatuz gero, gehienez, 300 euroko languntza izango dute.
  • Alokairuaren errentak 550 euro baino gutxiagokoa izan behar du.
  • Laguntza hamabi hilabetekoa izango da.
  • Iaz laguntza jaso zutenek ere eska dezakete aurten laguntza, baina %25 murriztuko zaie jasoko duten zenbatekoa.

Informazio gehiago behar duenak Azpeitia Berritzenek Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan duen bulegora jo beharko du.

Bidali:  

Erantzunak

oihanatxo | 2015-04-26 : 16:30

Kaixo!! Aurreko urtin diru laguntzak eskau ditun gazte bat naiz ta onartu dixkibenak. Aurtengo laguntzatan aurreko urtin eskautakuei%25 gutxitzie laguntzie etzat bate logikue iruitzen ze %25 asko da ta gazte askok laguntza horren berra daukeu alkilerrin bizitzen segitzeko. Eztakit zein dan erabaki honen logikie matematek esplikako??

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu