'Pride' eta 'Disney junior party' filmak ikusgai Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2015ko api. 24a, 11:47

Pride eta Disney junior party filmak emango dituzte zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Pride filma bihar, zapatua, 19:00etan eta 21:30ean eskainiko dute. Igandean, berriz, 19:00etan, eta astelehenean 21:30ean. Disney junior party filma, berriz, igandean emango dute, 16:30ean hasita.

Pride pelikula Matthew Warchus zuzendariak 2014an Erresuma Batuan eta Frantzian egindakoa da. Komedia eta drama generokoa da, eta ondorengoak dira aktoreak: Ben SchnetzerMonica DolanGeorge MacKayBill NighyAndrew ScottImelda StauntonDominic WestPaddy ConsidineJoseph GilgunSophie EvansJessie Cave eta Freddie Fox. Disney junior party, aldiz, Sherie Pollack-ek eta Norton Virgienek egindako lana da. Animaziozko filma 2015ean egin zuten, AEBtan.