Dark Code eta Su ta Gar taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko api. 24a, 13:18

Dark Code taldeko azpeitiar musikariaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Aitor Etxaniz da erantzun zuzena, eta Izaskun Agirrek eta Amaia Lasak sarrera bana eskuratu dute.

Dark Code eta Su ta Gar taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan, hilak 25, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Izaskun Agirrek eta Amaia Lasak. 

Dark Code taldeko azpeitiar musikariaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Aitor Etxaniz da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean eta Interneten. Sarrera hamar euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.