SPRI-k diru laguntzak aurkeztuko dizkie enpresei, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2015ko api. 24a, 13:12

Spri-ren (Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) Berrikuntza Saileko arduradun Josu Ocariz Azkoitiko Intsausti Jauregian izango da datorren asteazkenean, apirilaren 29an, agentziak ematen dituen diru-laguntzak aurkezteko. 15:00etatik 16:30era bitartean izango da aurkezpena, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Spri-ren (Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) Berrikuntza Saileko arduradun Josu Ocariz Azkoitiko Intsausti Jauregian izango da datorren asteazkenean, apirilaren 29an, agentziak ematen dituen diru-laguntzak aurkezteko. Industriari lotutako enpresei zuzendu diete jardunaldia, eta Iraurgi Berritzenen arabera, diru-laguntzen berri izateaz gain, zalantzak argitzeko aukera izango dute enpresek.

15:00etatik 16:30era bitartean izango da aurkezpena, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, 943 85 11 00 telefonora deituta edo abereziartua@iraurgiberritzen.com helbidera idatzita. Bertan parte hartzera animatu dituzte enpresak.