"Gobernatzeko eta arazoei aurre egiteko gai" den zerrenda aurkeztu du EH Bilduk

Uztarria.eus 2015ko api. 24a, 12:26
EH Bilduk datozen udal hauteskundeetarako hautagaien lan taldea.

Atzo, osteguna, aurkeztu zuen Azpeitiko EH Bilduk datozen udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda osoa. Etxeberriak eskerrak eman zizkien agintaldi honetan EH Bilduko zinegotzi izan direnei, eta haiek egindako lana errekonozitu zuen.

Atzo, osteguna, aurkeztu zuen Azpeitiko EH Bilduk datozen udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda osoa. Martxoaren 28an egin zuen zerrendako lehen hamaika hautagaien aurkezpena, eta atzoko agerraldian gainerako zerrendakideak jakinarazi zituzten.

Eneko Etxeberria zerrendaburuak adierazpenak egin zituen, eta hark esan zuenez, bazekiten "zerrenda ona" osatu beharko zutela: "Bagenekien zerrenda ona osatu beharko genuela, Azpeitiko erronkei eta arazo sakonei aurre egiteko. Udala da etorkizun ona bermatzeko instrumentua, eta oso lan talde ona egitea lortu dugu". Etxeberriaren aburuz, "gobernatzeko eta arazoei aurre egiteko gai den zerrenda osatu" dute. Gauzak "prespektibarekin" hartu behar direla azaldu zuen: "Ematen zuen Azpeitian urteetan kolore politiko batek soilik zekiela gobernatzen eta gestionatzen, eta erakutsi dugu gu ere gai garela gobernatzeko, erabakiak hartzeko eta erabakiak hartzeko irizpideak baditugula. Ondo edo gaizki hartu ditugun erabakiak herritarrek epaituko dute maiatzean, baina espero dugu herritarrek ulertuko dituztela gure erabakiak eta erabaki horiek hartzeko dugun gaitasuna". Horrez gain, "kapitala" aipatu zuen zerrendaburuak: "Herritarrak ari gara politika egiten. Hemen dagoen kapital humanoa, indibiduala eta kolektiboa azpimarratzekoa da". 

Etxeberriak eskerrak eman zizkien agintaldi honetan Bilduko zinegotzi izan direnei, eta haiek egindako lana errekonozitu zuen. Horrez gain, eskerrak eman zizkien herritarrei, EH Bildun lan egiten dutenei, eurekin elkarlanean ibili direnei, zerrenda osatzeko izenak proposatu dituztenei eta ekarpenak egin dituztenei.

Zerrenda

Hau da maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako EH Bilduk Azpeitian osatu duen hautagaitza:

  1. Eneko Etxeberria Bereziartua
  2. Estitxu Elduaien Uranga
  3. Agustin Lizarralde Odriozola
  4. Leire Etxaniz Manterola
  5. Josu Labaka Zurriarain
  6. Ainhoa Beristain Odria
  7. Aitor Bereziartua Larrañaga
  8. Ainara Larrañaga Irulegi
  9. Mikel Ibarzabal Eizagirre
  10. Leire Goenaga Uzkudun
  11. Garikoitz Mendiola Zubizarreta
  12. Lurdes Agirrezabal Juaristi
  13. Iñigo Letamendia Zinkunegi
  14. Amaia Aranaga Bereziartua
  15. Laxaro Azkune Sudupe
  16. Nagore Illarramendi Zubimendi
  17. Mikel Segurola Zubizarreta

    Ordezkoak:

  1. Rosario Ibaieta Gabilondo
  2. Iker Iparragirre Galarraga
  3. Amaia Larrañaga Egibar