Aitziber Blanco: "Taldeko kideen gizatasun eta errespetu maila nabarmendu behar dira"

Urola Kostako Hitza 2015ko api. 23a, 19:06

Azpeitiko Foro Herritarreko gidaria eta bidelaguna izan da Aitziber Blanco (Bilbo, 1972). Irteera-puntua berak markatu bazuen ere, argi du taldeak berak egin duela bidea urte honetan.

Nola jaso zenuten Foro Herritarra sortzeko proposamena?

Bizikidetzara bideratutako diru-laguntza batzuk eman zituen Aldundiak, eta Lokarrik bere buruan eskaini zuen aholkulari lanak egiteko. Ikusi genuen bazegoela aukera Azpeitian herritar anitzekin elkarrizketa esparrua sortzeko, eta Udaleko alderdiek aho batez onartu zuten. Ikusi nahi genuen indarkeria desberdinek nola eragin duten herritarren bizitzan. Hori dela-eta, hasieratik, desberdinen arteko elkarrizketa izan da gure helburua. Horretarako, gune segurua eta konfiantzazkoa eraiki nahi izan dugu. Diskrezioa, konfidentzialtasuna eta askatasuna izan dira taldearen oinarria.

Azpeitiaz gain, beste herri batzuetan ere landu du Lokarrik esperientzia hori, ezta?

Bai, dinamika bera jarraitu dugu beste herri batzuetan ere. Kasu batzuetan, oraindik isilean ari gara lanean. Beste herri batzuetan, pasuoa eman dute dagoeneko; esate baterako, Tolosan.

Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.