Posta bidezko botoa emateko argibideak emango dituzte Batzokian

Uztarria.eus 2015ko api. 22a, 10:16

Dagoeneko zabalik da maiatzeko udal hauteskundeetarako botoa posta bidez emateko epea, eta Azpeitiko EAJk argibideak emango ditu maiatzaren 14a bitartean, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 19:30era bitartean.

Dagoeneko zabalik da maiatzeko udal hauteskundeetarako botoa posta bidez emateko epea. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo bizi direnek edo arazo fisikoak dituztenek eman dezakete boza posta bidez, eta maiatzaren 14a bitartean egin beharko dira boza emateko izapide guztiak. Azpeitiko EAJk posta bidezko botoa emateko argibideak-eta azalduko dituzte datozen egunetan, astelehentik ostiralera, Batzokian, 18:00etatik 19:30er bitartean, eta nahi duen orok jo dezake bertara. Horrez gain, telefono zenbaki bat ere jarri dute, nahi duenak argibideak eska ditzan: 688 691 610.