Zabalik da udaleku irekietan begirale aritzeko izen-emate epea

Uztarria.eus 2015ko api. 21a, 12:02
2013ko udalekuetako irudi bat.

Udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean izango dira. Curriculumak maiatzaren 15a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.eus helbidera, eta aukeraketa egiterakoan aisialdiko begirale titulua edukitzea eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dituzte.

Jauzika Heziketa Elkarteak, ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean Azpeitian egingo diren udaleku irekietarako begiraleak behar ditu. Hori dela-eta, haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleentzat eta heziketan behar berezietan adituak direnentzat deialdia egin dute. Jauzikakoek azaldu dutenez, aisialdiko begirale titulua edukitzea eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dira aukeraketa egiterakoan.

Curriculumak maiatzaren 15a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.eus helbidera. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, 943 15 71 60 telefonora deitu edo Gazte Informazio Bulegora jo behar da.