Kalejirarekin ekin diote Gazte Asteari

Uztarria.eus 2015ko api. 20a, 21:28

2015eko Gazte Astea hasi da. Gaur, astelehena, 18:00etan Sanjuandegitik abiatuta turuta hotsez eta malabarez girotutako kalejirarekin ekin diote zapatura arte luzatuko den egitarauari. Kalejiran zehar suziriak boteaz iragarri dute Gazte Astearen hasiera. Sanjuandegin, plazan eta ibilbidearen amaieran, Gaztetxean, bana bota dute. Kalejira amaitu bezain pronto, Gaztetxiek 10 urte mahai-inguruarekin osatu dute lehen eguneko egitaraua.

Bihartik aurrera, berriz, honako hitzorduak izango dituzte:

Apirilak 21, asteartea:

- 18:30ean, hitzaldia: Maitasun erromantikoa, Ainara Santamariaren eskutik.

Apirilak 22, asteazkena:

- 18:30ean, hitzaldia: TTIParen ondorioak, Mikel Oteroren eskutik.

Apirilak 23, osteguna:

- 18:30ean La Casta Vasca liburuaren aurkezpena, Ahoztar Zelaietarekin.
- 21:30ean, bertso trama.

Apirilak 24, ostirala:

- 20:00etan saiheski-jana, plazan.
- Ondoren, parodia Sangustinpean.

Apirilak 25, zapatua:

- 14:00etan bazkaria Gaztetxean.
- Ondoren, Txarrantxari Agur eta Ohore.