Berdura Plazan postu iraunkorrak jartzeko aukera zabaldu du Udalak

Uztarria.eus 2015ko api. 20a, 14:10

Gaia aztertzeko, hala nola, postu motez zein tamainaz hitz egiteko, proposamenak jaso nahi ditu Udalak, eta interesa duten herritarrekin bilera egingo du hilaren 22an, asteazkena, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian. 

Berdura Plazaren eraberritzea dela-eta, azoka plazan postu iraunkorrak jartzeko aukera luzatu die Udalak herritarrei. Gaia aztertzeko, hala nola, postu motez zein tamainaz hitz egiteko, proposamenak jaso nahi ditu Udalak, eta interesa duten herritarrekin bilera egingo du hilaren 22an, asteazkena, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian. Udalak gaiaz interesa duten herritarrei dei egin die, bileran parte hartzeko.