Jakoba Errekondorekin solasean

Uztarria.eus 2015ko api. 17a, 21:12

Entzule asko elkartu dira Sanagustin kulturgunean, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak Baratzaren udaberria jardunaldien baitan eman duen hitzaldi-solasaldian parte hartzeko. Baratzeaz hitz egitera etorri da Azpeitira Errekondo, eta Baratzea bizi idatzi duen liburuaren aurreneko aleak eskuetan dituela, "primizian". Usurbildarrak bere jarduna hasi aurretik Marc Badalek hartu du hitza, goizean aurkeztu duen Hazien ugalketari buruzko eskuliburua-ren berri emanez.