Amuarrain Txapelketarako prestaketak

Uztarria.eus 2015ko api. 17a, 12:49

XXIV. Herri Mailako Arrantza Txapelketa izango da igandean, hilak 19, 09:30etik 11:30era bitartean. Oilagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteko kideak amuarrainak ibaira botatzen aritu dira gaur, ostirala. Dena prest da, beraz, igandeko txapelketarako.