Bakardadearen kaperako altxorrak, bideoan

Uztarria.eus 2015ko api. 16a, 20:00

Soreasuko San Sebastianen parrokian dagoen Bakardadearen kaperaren irudiekin bideo labur hau osatu eta sarean jarri du www.urolaturismo.eus webguneak, bailarako turismoaren sustapenerako egiten duen lanaren barruan. Zaharberritze lanak bukatu ondoren 2006an ireki zutenetik, urtean zehar hainbat bisita gidatu antolatzen dituzte Nicolas Saez Elolaren aginduz XVI. mendean egin zen kapera ikusgarrira.