Etzi, zapatua, Udal Musika Bandak eta Juan Antxieta musika eskolak, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eskainiko dute Irribanda emanaldirako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.
Izarraitz pilotalekuan izango da ikuskizuna, 17:30ean hasita, eta besteak beste, KBeat taldeak, dantza suelto eskolak zein Tobalo Iglesias Sevillana taldeak ere hartuko dute parte emanaldian. 16:30ean zabalduko dituzte Izarraitzeko ateak, eta ordu eta erdi inguruko emanaldia izango da.