Bideoa: Plazako kioskoa kentzen hasi dira

Uztarria.eus 2015ko api. 14a, 11:29

Atzo, astelehena, hasi ziren plazako kioskoa kentzen, eta ikusmin handia sortu zuen. Zaharra kendu, eta haren ordez kiosko berria jarriko dute, plaza berritzearen gaineko herri galdeketan plazak kioskoa izaten jarraitu behar zuela erabaki baitzuten azpeitiarrek. Hemen, atzo grabatutako bideo laburra.