Argizaiola Sariaren argazki erakusketa, apirilaren 21a arte Sanagustinen

Uztarria.eus 2015ko api. 13a, 21:00

Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazioak antolatutako Argizaiola Sariaren azken edizioko argazkiak ikus daitezke egunotan Sanagustin kulturgunean. Euskal Herrian egiten diren argazki lehiaketetako irabazleen arteko sariketa da Argizaiola. Azpeitiko Argazki Elkartearen eskutik iritsi da erakusketa Azpeitira. 39 argazki daude ikusgai, tartean Iñigo Olarte azpeitiarraren bi lan. Apirilaren 21a arte luzatuko da erakusketa.