Euskal Herriko Itzulia igaro da herritik

Uztarria.eus 2015ko api. 10a, 18:12

Eibarren hasi eta helmuga Aian izango duen Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren eta azkenaurreko etapa Azpeititik igaro da gaur, ostirala, bazkalondoan. Urrakiko mendatea igo dute txirrindulariek eta haiei animoak emateko ikusle mordoska elkartu da errepide bazterretan. Urrakin gora bi multzo handitan banatuta igaro da lasterketa. Argazkiotan, lasterketa Muno baserritik gora pasatu deneko une batzuk ikus daitezke.