Euskal Herriko Itzulia Azpeititik igaroko da gaur, ostirala, arratsaldean. Eibarretik abiatuko da bosgarren etapa eta Aian izango du amaiera, aurtengo edizioaren azkenaurreko probak. Tartean, Azpeitiko lurretan eta inguruetan kilometro batzuk egingo dituzte txirrindulariek.
Bosgarren etapa Zestoatik iritsiko da herrira. Txirrindulariak 14:52ak aldean pasatuko dira Lasaotik eta 15:00ak inguruan iritsiko dira Azpeitira, Landetara. Behin Landeta igarota, Urrakirako bidea hartuko dute txirrindulariek, eta 15:15ak aldera iritsiko dira tontorrera.