Hasi da alebin nesken Azpeitia Cup

Uztarria.eus 2015ko api. 10a, 13:41

Gaur, ostirala, hasi da alebin nesken Azpeitia Cup txapelketa. 09:30ean hasita, hamazortzi talde ari dira nor baino nor, partidak jokatzen, GarmendipeKO futbol zelai artifizialetan. Besteak beste, Lagun Onakek eta Zarautzek, Eibarrek eta Zumaiakok eta Anaitasunak eta Tolosak jokatu dituzte goizeko aurreneko neurketak. Arratsaldean, 15:30etik aurrera, ere partida ugariz gozatu ahal izango da. Hala nola, Lagun Onakeko neskek Elorrioren kontra neurtuko dituzte indarrak, 15:30ean hasita. Bihar ere futbola nagusituko da Garmendipen. 13:15ean izango da finala, eta partida bukatutakoan egingo dute sari banaketa ekitaldia.

Hemen, gaur goizeko argazki batzuk.