Zabalik da gutxitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonentzako oporraldian izena emateko epea

Uztarria.eus 2015ko api. 9a, 14:55

Elkarbidean oporraldi programa 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago eta, besteak beste, Torrevieja, Salou, Cullera eta Lanzarotera joateko aukera eskaini dute. Interesa dutenek, apirilaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dituzte ekabideak.

Gutxitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonei zuzendutako oporraldia prestatu du Elkartuk, Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Elkarbidean oporraldi programa 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago eta, besteak beste, Torrevieja, Salou, Cullera eta Lanzarotera joateko aukera eskaini dute. Interesa dutenek, apirilaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dituzte ekabideak, eta informazio gehiago behar duenak Udaleko Gizarte Zerbitzue sailera joan beharko du.